Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa birtuala antolatu du AEK-k

uriola.eus 2020ko api. 28a, 17:01

AEK Praktikatu zerbitzuak euskara praktikatzeko topaketa birtuala egingo du datorren maiatzaren 3an, igandea, 13:00etan. 

Euskal Herriko txoko ezberdinetako berbalagunak, mintzalagunak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin, topaketa birtuala antolatu dute datorren igandean eguerdiko 13:00etan Jitsi aplikazioaren bitartez. 

Hau zibergela ezberdinetan antolatuta egongo da. Behin izena emanda, parte hartzaileek mezu elektroniko bidez, maiatzaren 2an gelaren helbidea jasoko dute. Maiatzaren 3an ordea, nahikoa izango da helbide horretan sakatzearekin. Topaketan izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da, osteguna. 

Sakatu hemen izena emateko