Deskonfinamenduaren 1.fasearen hasierarekin bat, ibilgailuen zirkulazioa handitu egingo dela aurreikusi du Udalak. Hortaz, uriko joan etorriak bermatu ahal izateko, TAO zerbitzua berriz ezarriko dute, ohiko ordutegian.
Astelehenetik ostiralera zerbitzua goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30era arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara arte izango da. Zapatuetan ordea 09:00etatik 13:30era artekoa, 1., 2., 3., 4. eta 10. guneetan.
Halaber segurtasun-neurriak eta higienea mantentzeko Bilboko Udalak BilbaoPark aplikazio ofiziala erabiltzeko gomendioa egin du eta ordaintzeko, ahal dela, txartela erabiltzea.