uriola.eus

Ekonomia eta kultura suspertzeko 15 milioi euroko plana onartu du Bilboko Udalak

  Jendartea  Bilbo

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko, gizarte kohesiorako, ekonomia eta enplegua suspertzeko eta Bilboko kulturaren aldeko #BilbaoAurrera plana onartu dute gaur Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek. 

15 milioi euroko plan honek, urte honetan martxan jarriko diren salbueszpenezko 50 neurri biltzen ditu. Bereziki hiritarrei, enpresei, tokiko merkataritza txikiari eta ostalaritzari jarri die arreta #BilbaoAurrera planak, baita turismoari eta kultur industriari ere. 

Gaur goizean udaletxeko Arabiar Aretoan aurkeztutako agiria bi astetan langu ostean talde politiko guztiek sinatu dute, EAJ/PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Bilbao-Podemos, Ezker Anitza-IU/ EQUO Berdeak eta PP alderdiek alegia. 

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak azaldu bezala, 15 milioiko aurrekontuan, gizarte kohesiora 2,2 milioi baino gehiago bideratuko dira. Horrela, pertsona kalteberei "ezkutu sozial" bat eskaini nahi zaie, besteak beste diru sarrerarik ez dutenentzat eta bazterketa egoeran dauden pertsonentzat. 

Kulturari dagokionez, kultura bonoak eskainiko dira. Gainera, 300.00 euroko laguntzaren bidez, espazio publikoan kultur eta sorkuntza industriei lotutako jarduerak sustatuko dituztela adierazi du alkateak. Guztira,  1,3 milioi euro baino gehiago bideratuko direla kultura sustatzeko argitu du. 

Jarduera bultzatzeko neurrien artean, ekonomia eta enplegua suspertzera bideratuko da diru gehien, 11,4 milioi euro hain zuzen ere. 

Azkenik, gaur aurkeztutako planak salbuespenezko eta behin behineko neurriak direla azpimarratu du Juan Mari Aburtok, koronabirusak eragin gehien izango duen urtea izango dela aurreikusita. 

#BilbaoAurrera planaren zehaztasunak irakurri nahi badituzu, sakatu hemen. 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa