Hamar urte betetzen dira gaur Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao zabaldu zenetik. Urteurrenaren ospakizuna irailean egingo duten arren, zentroak X urte X zirriborro proiektua martxan jarri dute gaur sare sozialetan.
"Oroitzapenez beteriko" lana Elena Ciordia, Higinia Garay, Mario Gaztelu, Naiara Goikoetxea, Pernan Goñi, Ane Pikaza, Aitor Saraiba, Leire Urbeltz, Josune Urrutia eta Sandra Erre artistek osatu dute, zentroari buruzko ikuspegia, oroitzapenezko irudien bitartez eskainiz.
Eskuratutako lanak Azkuna Zentroko sare sozialetan partekatu ahal izango dira gaur antolatu dute ospakizun-ekitaldi kolektibo batean.
Egungo osasun krisialdia dela eta, zentroak ezin izan du lehen hamarkada aurreikusi bezala ospatu. X. urteurrenaren ospakizuna irailean izango den arren gaurko eguna ere nolabait ospatu nahi izan dute, 10 urte hauetan zentroarekin harremana osatu duten pertsona guztiekin.