Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, martxoaren 14tik daude itxita bi museoak. Adierazi bezala, ekainaren 1ean zabalduko dituzte ateak berriz, segurtasuna mantentzeko protokolo batekin.
Guggenheim Museoa bere aldetik, astelehenetik ostiralera 14:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara zabalik egongo da. Uztailean eta abuztuan ordea, ordutegia luzatu eta egunero goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara bisitariak sartu ahalko dira museora.
Bestalde, Bilboko Arte Ederren Museoa ekaineko egun guztietan egongo da zabalik, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta eguerdiko itxialdiaren ostea, arratsaldeko 16:00etan irekiko du berriz arratsaldeko 19:00ak arte. Guggenheim Museoaren antzera, uztailean eta abuztuan tartea luzatu eta goizeko 11:00etatik 19:00etara irekita egongo da.