"Europa saria" eskuratzeko lehen urratsa eman du Bilbok diploma hau eskuratuta.
Europako kontseiluak besteak beste ezaugarri hauengatik saritu du Bizkaiko hiriburua: Hirien arteko lankidetzarekin eta Europako balioen defentsarekin daukan konpromisoagatik, nazioarteko sareetan duen inplikazio aktiboagatik, jardunbide egokiak trukatzeko Europako proiektuetan parte hartzeagatik, hiriaren elkarlanerako senarengatik, eta lankidetza deszentralizatuarekin daukan konpromisoarengatik.