uriola.eus

Udako euskara ikastaroetarako matrikulazioa martxan jarri du AEK-k

  Euskara  Bilbo

Aurten ere udako ikastaroak antolatu ditu AEK-k, "uda hemen da, AEK ere bai" lelopean.

Abian da AEKren udako euskara-ikastaroetan parte hartzeko izen ematea.

"Uda hemen da, AEK ere bai" kanpainak bi eskaintza ezberdin dakartza aurten: alde batetik udako online ikastaroen eskaintza, maila guztietan eskuragai egongo dena eta beste aldetik hainbat euskaltegitan euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroen eskaintza. Azken honek hiru aukera izango ditu, aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza edota jardun bikoa. 

AEK-k jakitera eman duenez hainbat osasun neurri hartu dituzte ikasleak euskaltegietan "goxo eta seguru senti daitezen".

Azkenik, barnetegiak bertan behera utzi dituzte, egoera dela eta. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa