Antolatutako ekintzen artean, garagardo online dastaketak eta gozogintza tailerrak aurkitzen dira.
Garagardo dastaketei dagokionez ekainaren 11n eta 25ean egingo dituzte Jitsi plataformaren bitartez, dastaketan izena ematen dutenei garagardoa bermatuz.
Bestetik, gozogintza tailerrak aurrez-aurrekoak izango diren arren, segurtasun neurriak direla eta parte hartzaileen kopurua erdira murriztu behar izan dute, hala, 6 lagunek soilik parte ahal izango dute tailerretan.
Azkenik Egunean Behin lehiaketaren 4. denboraldian parte hartzeko gonbitea luzatu dute Darabilbo taldearen bitartez. Parte hartu nahi duenak 607530132 zenbakira Whatsapp mezu bat idatzi beharko du ize-abizenak,helbidea, posta elektronikoa eta jokoan duen ezizena emanez.