Ekainaren 9tik aurrera Bilboko Euskararen Etxeak ateak zabalduko ditu berriz

uriola.eus 2020ko eka. 2a, 12:25

Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxea ekainaren 9an hasiko da jendearentzako zerbitzuak eskaintzen, batzarretarako aretoak eta Euskaraen Interpretazio Zentroko erakusketa besteak beste. 

Euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat daude erabilgarri batez ere Euskararen Etxeko espazioak. Hauek, aurkezpenak egiteko eta formakuntza zein bileretarako erabili daitezke. Espazio guztien erabilera doakoa da eta aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da. 

Osasun larrialdiari aurre egiteko neurri bereziak abian jarri ditu Euskararen Etxean. Bisitarien arteko distantzia mantendu beharko da eta aretoen edukiera erdira murriztu dute. Era berean, interpretazio zentroa bisitatu nahi duenak aurretiaz hitzordua eskatu beharko du. 

Erreserbak egiteko info@euskararenetxea.eus helbidera idatzi edo 94 402 80 81 zenbakira deitu behar da.