Azken urteetan egun osoko egitaraua izan dena, goiz oso bateko egitaraua izatera igaro da aurtengo Deustuko Gazte Egunekoa, hala eta guztiz ere, ekintza ezberdinez beteko goiza izango da larunbatekoa Deustun.
Goizeko 11:00etan abiatuko den mendi martxa batekin ekingo diote aurtengo Deustuko Gazte Egunari, behin tontorrera helduta, gazte argazkia egingo dute bertan. Ostean, 12:30ean, Done Petri plazan musikaz girotutako marianitoak eskainiko dituzte eta 13:00etan ekitaldia egingo dute bertan. Amaitzeko, gazte bazkaria antolatu dute eguerdiko 14:00etan.
"Antolakuntzaz kaleak hartzera. Gazteok Deustun bizi nahi dugu" lelopean Bilboko eta Deustuko gazte orori gazte egunean parte hartzeko gonbitea luzatu diete: "60 egunez etxean sartuta egon zara, selektibitatea hilabete barru, elkartasun sareetan egon zara, lana are gehiago prekarizatu dizute... Deustuko eta Bilboko beste auzoetako gazte oro, hau zuontzako guztiontzako eguna da!".