Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea bihartik aurrera egongo da zabalik

uriola.eus 2020ko eka. 11a, 10:42

Ekainaren 12tik uztailaren 9ra bitartean, euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabaldu du Bilboko Udalak.

Euskara ikasi nahi duten gurasoei, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleei eta deialdian adierazitako diru-sarreren deialdia gainditzen ez duten familietako kideei daude zuzenduta deialdi hau. 

Era berean, dirulagutza eskatu nahi duen pertsona orok  Bilbon erroldatuta egon beharko du eta 2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroak jaso behar izan ditu.  Deialdiak umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragina duten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. 

Eskaerak uztailaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira Bilboko Udalaren web orrian, Udalaren Erregistro Orokorrera posta ziurtatua bidaliz edota modu presentzialean, Herritarrei Arreta emateko Udal Zentroetan aldez aurretik hitzordua eskatuta.