Bertan behera geratu dira San Joan gaueko suak

uriola.eus 2020ko ekainaren 11

Osasun arloko neurriak betetzeko ezintasuna dela eta, Bilboko Udalak San Joan gaueko suak bertan behera uztea erabaki du. 

COVID-19 krisiak eragindako osasun-murrizketak direla eta ekainaren 23ko gaueko suak bertan behera geratu direla adierazi du gaur goizean Bilboko Udalak.

Joan den urtean hamabost auzotan antolatu zen San Joan gaua: Deustu, Erribera, Ibarrekolanda, Matiko, Zurbaran, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Olabeaga, Zorrotza, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.