Zorrotzaurre planaren baitan, Deustuko Botikazar kaleko biribilgunearen ordez sei etxebizitza-bloke eraikitzeko obrak hasi dira. Obrek hiru hamarkadako historia duen skateparka ezerezean utzi dute, skater eta herritar askoren haserrea eraginez.
Skatearen nazioarteko egunean, espazio honen eraisketa eta bestelako skatepark duina aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuten atzo hainbat lagunek. Etxebarria parkearen magaletik abiatu eta Olabeagaraino heldu zen mobilizazioak, skate jarduera burutzeko espazio egokien beharra agerian utzi du "por un skatepark decente" lelopean.
Kale mozketak obren harira
Bestalde Botikazar kaleko biribilgunea eraisteko lanak aurrera eramateko, Morgan kaleko espaloia, galtzada eta aparkalekua okupatuko dituzte gaurtik aurrera uztailaren 8ra arte. Halaber Morga kalea zeharkatzen duen oinezkoen pasabidea ere kendu egingo da.