Covid-19k eragindako osasun krisiak bertan behera utzi zituen besteak beste haurrentzako parkeen erabilera. Normaltasun berriarekin batera espazio hauek zabaltzeari ekin dio Bilboko Udalak.
Terrazak, polikiroldegiak eta bestelako espazioen ostean heldu da haurrentzako parkeen txanda. Bilboko Udalak hainbat neurrirekin baina, aire zabaleko espazio ugari erabilgarri jarri ditu aste honetan, normaltasun berriarekin batera.
Erabilera seguru bat bermatzeko xedez, ohiko neurriak jarraitzeko deia luzatu dute, besteak beste, eskuak garbitzea eta ezarritako distantzia fisikoa mantendu ezin denean maskararen erabilera bermatzea.
Segurtasun distantzia fisikoari dagokionez, haurrentzako espazio batzuen edukiera ere mugatua egongo da denbora batez.