Koronabirusak eragindako itxialdian, guztira kalean bizi ziren 328 pertsona artatu zituen Udalak Bilboko kiroldegi ezberdinetan.
Ekainean alarma egoera bertan behera uztearekin batera, udal polikiroldegiak uztera behartu eta Eusko Jaurlaritzak Bilboko Udalarekin batera sortutako larrialdiko harrera sistemaren barruan sartu dira artatutako pertsona guztiak.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak auzo-txandaren bitartez proposatutako gaia hizpide izan zuen atzo udalbatzak. Honek pertsona guztiek etxebizitza duin baterako eskubidea dutela gogorarazi eta era berean etxegabetasunaren erronkari aurre egitea beharrezkoa dela gogorarazi du plataformak.