Koronabirusak eragindako itxialdia hasi zenetik langabezia mugagabean murgilduta aurkitzen dira ikuskizun eta ekitaldietako teknikariak. "Erakundeen abandonua eta sektorearen langabeziaren igoera larria" salatu dute azken hilabeteetan behin eta berriz, izan ere, kulturara bideratu diren dirulaguntzek sektorearen zati txiki bati soilik egiten diete mesede.
Eusko Jaurlaritzari sektorearen baldintzak kontuan hartzeko eta "alarma egoera etengabean daudela" jakitera emateko kontzentrazioa deitu dute gaur kale nagusiko 85.zenbakian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.