Joan den martxoaren 29an Ertzaintzak San Frantzisko auzoko bi lagun erasotu eta atxilotu zituen. Poliziaren jarrera arrazista salatzeko eta era berean familiari babesa helarazteko kontzentrazioa deitu dute M29ko batzordea osatzen duten hainbat elkarte zein kolektibok, besteak beste, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, Bizkaiko SOS Arrazakeriak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak eta Herritarren Kriminalizazioaren aurkako Plataformak.
Elkarretaratzea bihar, uztailak 7, goizeko 11:15ean izango da Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegietan.