Bilboko Euskaraldia aurkeztu dute Itsas Museoan

uriola.eus 2020ko uzt. 15a, 13:34

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu zuten atzo Bilboko Itsas Museoaren atarian.

Ahobizi eta belarriprest rolen bidez parte hartzeko aukeraz gain, berrikuntza batekin dator aurtengo euskaraldia. Izan ere, oraingoan, erakundeetan euskaraz aritzeko guneak identifikatu eta babestu ditzaten ariguneak izeneko espazioak sortzen hasi dira dagoeneko Bilboko zein Euskal Herriko entitate, elkarte eta taldeetan. 

Bideoan Bilboko Euskaraldiko lantaldeko Iker Martinez de Lagosek eta Oihana Bartrak eta Bilboko Udaleko euskara eta hezkuntza zinegotzia den Koldo Narbaizak bigarren edizioaren nondik norakoak azaldu dizkigute.