BLV ART jaialdia eta Bilboko kalealdia irailean ospatuko dira

uriola.eus 2020ko uzt. 16a, 12:11

Ekainean ospatzekoak ziren bi jarduerak irailera atzeratu ditu Bilboko Udalak, COVID-19aren eragina dela eta. 

Maiatza eta ekainean antolatuko ziren jarduera asko atzeratu behar izan dira koronabirusaren eraginez. Hortaz, ekimen guzti horiek berriro programatzeko lanean hasi da dagoeneko Bilboko Udala. 

Ekainean egitekoak ziren BLV ART jaialdia eta Bilboko Kalealdia irailean ospatuko dira aurten, FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldiaren 26. edizioa aldiz, azaroan ospatuko da. 

Horiek horrela Bilbo Zaharreko kaleak antzerkiz eta dantza emanaldiz eta bisita gidatuz zein tailerrez betetzen dituen BLV ART jaialdia irailaren 10etik 20ra bitartean ospatuko da. Bilboko Kalealdia, kaleko antzerki eta arteen jaialdia ordea, irailaren 22tik 27ra antolatuko dute, kaleko ikuskizunez beteriko egitarauarekin. 

Maiatzaren 8tik 16ra ospatzekoa zen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioa. Koronabirusak hau bertan behera utzi zuela eta, azaroaren 7tik 12ra egin ahal izango dute.