Udal Musika eta Txistulari Bandek zortzi kontzertu eskainiko dituzte abuztuan

uriola.eus 2020ko uzt. 28a, 11:02

Abuztuaren 7tik 28ra bitartean Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Txistulari Bandak guztira 8 kontzertu eskainiko dituzte Bilboko gune ezberdinetan. 

#BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako musika emanaldi hauek abuztuko ostiral guztietan izango dira. Musika Bandak lau kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Txistulari Bandak aldiz, 12:00etatik aurrera, Bilboko gune ezberdinak bisitatuko ditu, besteak beste, Errekalde plaza, Arriaga plaza eta Ertzilla kalea.