Gazteguneetako jardueretan parte hartzeko izena emateko epea zabalduko dute bihar

uriola.eus 2020ko ira. 9a, 11:04

Bihar, irailak 10, zabalduko dute 12 eta 17 urte arteko gazteentzako udal espazio sozioedukatiboetako jardueretan parte hartzeko izen ematea.

12 eta 17 urte arteko gazteentzako zortzi espazio sozioedukatibo zabalduko dira Bilboko auzo ezberdinetan. Irailaren 19an, larunbata, ekingo diote denboraldi berriari ohiko ordutegiarekin: asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara eta ostiral zein larunbatetan arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte. 

Gazteguneetan izena emateko epea bihar hasi eta datorren asteartean amaituko da, irailaren 15ean hain zuzen. Izen ematea telefonoz zein gunera hurbilduta egin daiteke. 

Osasun neurriak

Bilboko Udalak adierazitakoaren arabera "herritarren osasuna zaintzea helburu" espazio guztietan osasun neurriak ezarri dituzte, besteak beste, maskararen derrigorrezko erabilera, gehienez taldeak 10 pertsonakoak izan beharko dira eta gaztegune bakoitzak isolamendu gune bat edukiko du.