Aurrez aurreko itzulera seguru eta adostua aldarrikatu dute gaur Bilbon

uriola.eus 2020ko ira. 15a, 12:21

LAB, ELA, STEILAS CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hezkuntzan greba egin dute gaur Bilbon, Gasteizen eta Donostian. 

Bilboko mobilizazioa goizeko 11:00etan abiatu da Arriaga plazatik. "Eusko Jaurlaritza bete zure hitza" edota "ikasleon bizitzak erdigunera" oihuekin hasi da manifestazioa kale nagusian barrena, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.