Bilboko txoko guztietara heltzeko helburuarekin Bilboko Euskaraldia batzordeaz gain, auzoetan kolaboratzaileen sareak osatu direla azaldu du Garazi Lopez batzordeko ordezkariak. Hala, bestelako kultur ekitaldiak eta hitzaldiak antolatu dituztela gehitu du. "Bilbon euskaraz blaitu" lelopean, hiru hitzorduren nondik norakoak aurreratu dituzte: urriaren 31n "Bilbon Euskaraz blaitu" ekitaldia antolatu dute, urriaren 15ean berriz, Deustuko Hizkuntza Eskolako aretoan Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du eta azkenik azaroaren 5ean Pello Jauregik Arrupe etxean eskainitako hitzaldia ere egongo da.