Laugarren urtez Open House Bilbao jaialdiak bere ateak irekiko ditu urriaren 23 eta 24an

uriola.eus 2020ko urr. 15a, 09:28
Artxiboko irudia

Urriaren 23 eta 24an jaialdi honek Bilboko hiria ezagutzeko aukera emango du.

"Kaleak bizi" lelopean, Bilboko Open House jaialdia martxan jarriko da laugarren urtez urriaren 23 eta 24ko asteburuan. Ekimen honen bidez, bisitariek zein hiritarrek Bilboko hiria era ezberdin batean ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, Bilboren arkitekturaren inguruko informazioa azaltzeaz gain, hiriak urte hauetan bizitako eraldaketaren berri ere emango da. 

Aurtengo edizioan, 26 espazio izango ditu jaialdiak. Horien artean 21 eraikinak izango dira eta 5 espazio publikoak. Gainera, espazio horietaz gain, jaialdiak mota askotako jarduerak ere eskainiko ditu, hala nola, familientzako tailerrak, pasaian eta hirian zeharko ibilbideak, itsasontzizko pasierak…

Koronabirusaren egoera bereziaren ondorioz, edozein espaziotara hurbildu baino lehen beharrezkoa izango da aldez aurreko izen-ematea webgunean

Gainera, jaialdiak #opengram ekimena ere sustatuko du. Modu horretan, bisitariek euren Bilboko Open House esperientzia partekatu ahalko dute Instagramera argazkiak igoz #OpengramBilbao20 edo #OHBilbao2020 traol-hitzak erabiliz.