Bilboko BAD jaialdiaren 22. edizioa urriaren 15etik 25era ospatuko da

uriola.eus 2020ko urr. 15a, 10:25

Antzerki eta dantza garaikideko jaialdiak guztira 24 ikuskizun eskainiko ditu.

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza garaikideko jaialdiaren 22. edizioa urriaren 15etik 25era ospatuko da. Jaialdiak hainbat areto beteko ditu, besteak beste, La Fundición, Harrobia, Campos Antzokiko Kupula aretoa eta Bilborock aretoak. 

BAD #BilbaoUdazkena2020ren barruan sortutako ekimena da eta haren helburua, urria eta azaroan Bilboko  kalitatezko kulturaren eta tokiko kultur eragileen aldeko apustua egitea da. 

Antzerki eta dantza jaialdiak guztira 24 ikuskizun aurkeztuko ditu. Horien arten hainbat erabateko estrenaildi izango dira: lehena Macarena Recuerda Sheperd artistaren ‘The washing machine’  izango da, urriaren 16 eta 17an arratsaldeko 19:00etan, La Fundición aretoan. Urriaren 16an ere, La Cocina/Mama Crea-ren  ‘La maniobra Heimlich eta Vomitando los 80’ antzezlana aurkeztuko da gaueko 21:00etan Harrobia aretoan. 

Urriaren 18an, goizeko 13:00etanOihana Vesga eta Nerea Gurrutxagak, ‘Leiho zikin, zeru garbi’ aurkeztuko dute Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan. Urriaren 22an, arratsaldeko 20:00etan, Input Dantzaren txanda izango da, ‘Imperfectas’ piezarekin, Harrobia aretoan. Bukatzeko, urriaren 24an, Benetan Be-ren ‘Porno vs Afrodita’ antzerkiak amaiera emango die erabateko estrenaldiei arratsaldeko 19:30etan Harrobia aretoan. 

Jaialdirako sarrerek, oro har, 10 euroko prezioa izango dute leihatilan eta 8 euroko prezioa salmenta aurreratuan Harrobia, La Fundición eta Teatro Camposeko ikuskizunetan. Bestalde, Bilborock eta Berreginen Museoko sarrerek 3 euroko prezioa izango dute. Gainera, hiru funtzioko bonuak ere eros daitezke 20 eurotara, eta bost funtzioko bonuak, 30 eurotara.

Sarrerak jaialdiaren web orrian eros daitezke baita BADeko informazio-bulegoan, San Frantziskoko Udaltegian kokatuta.