BBK Live jaialdiaren Hirian ekimena urriaren 30ean eta 31n ospatuko da

uriola.eus 2020ko urr. 15a, 12:33

Nogen taldeak, Eñaut Elorrietak edota Fuel Fandangok osatzen dute besteak beste urriko azken asteburuan ospatuko den Hirian ekimenaren kartela. 

Urriko azken asteburuan ospatuko da maiatzean ospatzekoa zen Bilbao BBK Live jaialdiaren Hirian ekimena. 

Beste urte batzuetan ez bezala, udazkenean izango da Hirian, baina ez da hori aurtengo berrikuntza bakarra, izan ere, antolauntzak azaldu duenez, bi aldiz handiagoa izango da eskainiko diren zortzi kontzertuak bi egunetan ospatuko baitira. 

Halaber, emanaldiak kalean egin beharrean Bilboko kontzertu areto ezagunenetan eskainiko dira, hala nola, BBK Aretoan, Azkuna Zentroko Auditoriumean edota La Ribera eraikinean. 

Egitarauari dagokionez, urriaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Rodrigo Cuevasek kontzertua eskainiko du Azkuna Zentroko Auditoriumean eta Cariño taldeak San Mames Geuria aretoan. Ordu bete beranduago, 21:00etan, BBK Aretoan Eñaut Elorrietaren emanaldia izango da eta Itsas Museoan ordea, Paula Cendejasena. 

Larunbateko arratsaldea Fuel Fandangoren akustikoak irekiko du, arratsaldeko 20:00etan Azkuna Zentroko Auditoriumean emango duen kontzertuarekin. Gaueko 21:00etan, Ana Tijouxen kontzertua izango da Itsas Museoan eta Nogenen emanaldia aldiz, BBK aretoan. Mujeres hirukoteak aurten argitaratutako "Siento muerte" izeneko diska eskainiko du zuzenean, eguerdiko 12:30ean La Ribera aretoan.