BIME PRO ekitaldiak 13 kontzertu, 6 tech ponentzia berri eta Jordi Evoleren dokumentala iragarri ditu

uriola.eus 2020ko urr. 16a, 09:38

Topaketa presentzialak Euskalduna Jauregian izango dira urriaren 27, 28 eta 29an, eta online formatuan, jarduerak urriaren 26an hasiko dira.

BIME PRO ekitaldiak 8. edizioaren edukiarekin itxiko duten jarduera berriak gehitu dizkio programazioari. Besteak beste, 13 kontzertu, 6 tech ponentzia berri eta Jordi Evoleren dokumentala iragarri ditu ekitaldiak. 

13 kontzertuak urriaren 28 eta 29an izango dira BBK, Bilborock eta La Ribera aretoetan. Oholtza gainera igoko diren artistak honako hauek dira: Nafarroako Baobabs will destroy your planet eta Juárez, Galiziako Kings of the Beach eta CRNDS, Kataluniako Jolly Damper, Playback Maracas, Tarta Relena eta Simona, eta Euskadiko Verde Prato, Plágaros, Dupla, DoleurDolor eta Bulego.

Gainera, ekitaldira 37 herrialdetako profesionalak ere etorriko dira, horien artean, Argentina, Mexiko, Txile, Venezuela, Kolonbia, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, AEB, Israel, Finlandia, Txekiar Errepublika eta Norvegiatik etorritako adituek parte hartuko dute aurtengo edizioan. 

Horrez gain, jendeak gehien espero duen beste topaketetako bat BIME TECH da. Bertan, sektoreko enpresak eta profesionalak biltzen dira eta bisitarien eta erakusketarien arteko networking-aren bitartez, horientzako guztientzako negozio-aukerak sortuko dituen ingurune bat sortzen dute.

Areto guztiak Covid-19aren protokoloetara egokituta egongo dira, eta profesionalentzat ez ezik, Bilboko publikoarentzat ere zabalik egongo dira, urtero bezala, leku guztiak bete arte.