Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 13. edizioa ospatuko da abenduaren 4tik 13ra

uriola.eus 2020ko urr. 20a, 10:46

Aurtengo lehiaketan 24.000€ banatuko dira Sail Ofizialeko 12 sariekin.

Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak 54 film aurkeztuko ditu abenduaren 4tik 13ra. 13. edizioan, 18 herrialde ezberdinetako filmek hartuko dute parte, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz. Sail Ofizialeko 12 sariekin batera 24.000€ banatuko dira. 

Edizio honetako epaimahaikideak Asier Altuna zine zuzendaria, Paula Olaz, soinu banda sortzailea, Itziar García, dokumental ekoizlea, Iwona Zielińska-Sąsiada kultura kudeatzailea eta Jon San Sebastián ikus-entzunezko ikaslea izango dira.  

Gainera, aurtengo lehiaketan, inoiz baino pelikula gehiago aurkeztuko dira, guztira 175, hain zuzen ere. Euskal Herrian ekoiztutako filmak bost izango dira, eta horietatik 4, jatorrizko bertsioan izango dira. Pelikulak Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Aretoan eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan aurkeztuko dira, pandemia egoerako segurtasun-neurriak betez.

Horrez gain, lehenengo aldiz lehiaketako edukiak online ere jarraitu ahalko dira. Bertan, Sail Ofizialeko filmak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta ekitaldi bereziak edonorentzat ikusgai egongo dira.