'Askapenerako bidean animaliak entzun' lelopean manifestazioa deitu dute azaroaren 1ean

uriola.eus 2020ko urr. 21a, 09:15

Irudia: NOR Euskal Herria Antiespezista

Euskal Herriko kolektibo antiespezista ezberdinek deituta, Moyua plazatik abiatuko den mobilizazioa deitu dute datorren azaroaren 1ean 12:00etan. 

Animaliak askatzea eta euren egoera entzun eta ezagutzea helburu mobilizazioa deitu dute NOR Euskal Herria Antiespezista taldeak, Piztiak Konpartsa animalistak eta Euskal Herriko beste hainbat erakunde zein kolektibo antiespezistek. 

"Askapenerako bidean animaliak entzun" lelopean azaroaren 1ean kalera ateratzeko deialdia zabaldu dute.