Abian da Errigorako udazkeneko kanpaina

uriola.eus 2020ko urr. 26a, 11:11

Beste urte batez Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina martxan jarri du Errigorak. Eskaerak urriaren 24tik azaroaren 12ra bitartean egin ahalko dira. 

2013. urtetik darama Errigorak udazken zein udaberrian ekimen hau aurrera eramaten. Hala, joan den larunbatean aurkeztu zuten Mendigorrian udazken honetako euskarari puzka kanpaina. 

Urriaren 24an hasi eta azaroaren 12an amaituko da Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko epea. Aurreko urteko berrikuntzekin jarraitu eta guztira hiru saski erosteko aukera egongo da: Beltza (55€), berdea (65€) eta zuria (75€).

Nafarroa hegoaldeko ekoizpena sustatu eta euskarari laguntza bermatzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Horrela, eskuratutako diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko baita erdialdeko euskalgintzara bideratuko dure dirua, batik bat, Agerraldia ekimenera, AEKra, Sortzenera eta Ikastolen Elkartera. 

Eskaerak egiteko epea azaroaren 20an amaituko da. Bi modu daude eskaera gauzatzeko: Eskuorrien bitartez, euskaltegi, eskola, ikastola, taberna, kontsumo elkarte… guztira 700 puntu daude Euskal Herriko 200 bat herritan. Bestela on-line eskaria egiteko aukera ere zabaldu dute www.errigora.eus helbidean.

Gainera, aurtengo elkartasun-proposamen bereziari esker, saskiko 5€ gehigarri emango zaizkie AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragingo dien diru-galera arintzen laguntzeko.

Zozketa

Bilboko Uriola agerkari digitalak Errigora kanpainaren 3 kutxa zozketatuko ditu, zuri, berde eta beltz bina. Zozketa gaur hasi eta azaroaren 6an amaituko da. Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

-Bilboko Uriola sare sozialetan jarraitzea (Twitter, Facebook)

-Errigoraren argitalpena elkarbanatzea 

Zozketan parte hartzeko sakatu hemen