Bizkaiko tokiko komunikabideen harpidetzak egiteko erabil daitezke kultura sustatzeko bonu hauek, eta tartean, URIOLA laguntzaile izateko ere bai. 15 euro ordaintzearekin nahikoa izango duzu Bilboko tokiko euskarazko informazioa babesteko!
Bonuak 2021eko maiatzera arte egongo dira eskuragarri.
BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean eros daitezke bonuak. Bi motako bonuak daude, A eta B, eta B motakoak hain zuzen, toki-komunikabideetako harpidetzak egiteko aukera ematen dutenak. Kontsumitzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko lau bonu erosi ahalko ditu gehienez jota.
Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi bilbokouriola@gmail.com helbidera