Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdia ospatuko da azaroaren 21etik 29ra

uriola.eus 2020ko aza. 17a, 11:08

Edizio honetako ikuskizunetatik sei hitzik gabekoak izango dira, beste lau euskaraz eta beste bi gaztelaniaz.

Bilboko Nazioarteko Txontxongilo jaialdiak bere 39. edizioari hasiera emango dio azaroaren 21etik 29ra. 

Emanaldi gehienak Campos antzokiko Cupula aretoan izango dira arratsaldeko 18:30ean. Hala ere, Bilboko auzo ezberdinetan eta inguruko herrietan ikuskizunak eta ekintzak ere antolatuko dira, hala nola, Otxarkoaga, Basurto, Errekalde, San Frantzisko, Arrigorriaga, Areatza, Larrabetzu eta Lezama herrietan. 

Hauek dira aurtengo edizioan parte hartuko duten konpainia nagusiak: Jordi Beltran, EL Patio, Tiratafloja, Anita Maravillas, Los Titiriteros de Binefar, La Puntual eta The Moving Compass. 

Bestalde, Txotxongilo jaialdiko zuzendari Juango Correalesek jaialdiko agurrean adierazi du txontxongilo antzerkiak publiko helduarentzat ere badirela eta modu horretan adin guztietako pertsonei edizio honetarako gonbitea luzatu die. Era berean, 2020ko salbuespen-egoeraren inguruan mintzatu da eta inoiz baino gehiago kultura babesteko beharra azpimarratu du.