Kanpainako sustatzaile eragileak diren AEK, Ikastolen elkartea, Sortzen eta Errigorako elkarteek 8. edizio honetako emaitza onak azpimarratu dituzte zabaldutako prentsa oharrean. Izan ere, inoiz baino ekarpen handiagoa bildu dute.
Aurtengo kanpainan lortutako ekarpenen zati handi bat saskien balioari dagokio eta irabazi horiek Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskera sustatzeko erabiliko dira. Halaber, eskuratutako diruarekin, alde batetik, AEK-ko euskaltegietako, ikastoletako eta hezkuntza publikoko D ereduen taldeko lana indartuko da eta bestetik, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskera hauspotzeko egitasmo berriak plazaratuko dira.
Bestalde, pandemiak eragindako egoera zaila ikusita haien poztasuna eta esker-ona adierazi dute kanpainaren bidez lortutako irabaziekin."2013tik urtero-urtero errepikatu ostean eta aurtengo ziurgabetasun-egoera aintzat hartuta, poztekoa litzateke eustea ere, baina izugarria da halako baldintzetan herri ekimen bat 302.000 euroko ekarpena biltzeko gai izatea".