Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, hartutako neurriak eraginkorrak izaten ari diren arren, Euskadik birusaren transmisio tasa oso altua izaten jarraitzen du. Gainera, ospitaletan bizi den presio handia azpimarratu du. Horregatik, Jaurlaritzak erabaki du orain arte indarrean egon diren neurriekin jarraitzea.
Besteak beste, honako hauek izango dira mantenduko diren neurriak : Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eta pertsona bakoitzak bizilekua duen udal-ingurunean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak, gaueko 22:00etatik aurrera zirkulatzeko mugak; jarduera sozioekonomikoak 21:00etan bukatzea edota ostalaritza-establezimenduak itxita mantentzea.