Lan adiskidetze zerbitzuaren itxieraren kontrako kontzentrazioa gaur 10:30etan

uriola.eus 2020ko aza. 24a, 10:16

Deialdia ATH-ELE-k antolatu du eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT, CNT sindikatuek eta Berri-Otxoak, EMF-soziosanitarioak eta Trabajadoras No Domesticadas erakundeek sinatu dute.

"Aurrez aurreko hitzorduak eta jakinarazpenak orain!" lelopean, hainbat lan-sindikatuk elkarterraratzea deitu dute gaur Bilbon goizeko 10:30etan Gran Via kaleko Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko Lana Bateratzeko Zerbitzuaren aurrean. 

Kontzentrazioaren helburua da Lana Adiskidetzeko Zerbitzua berriro erabat irekitzea eta adiskidetze-ekitaldietarako aurrez aurreko hitzorduak berrezarri daitezela eskatzea. 

Izan ere, hitzorduak ekainaren 4ean eten ziren eta ordutik langileek ez dute haien lan-eskaerak konpontzeko funtsezko tresnarik. Momentu hauetan langileek erreklematu nahi badute, Lan Arloko Epaitegira bidaltzen dituzte. Alabaina, bertan epaiketak eta saleketak kudeatzeko prosezua oso mantsoa dela salatu dute. 

Langileek haien prentsaoharrean adierazi bezala, egoera langile guztientzako da zaila, baina etxeko sektoreko langileentzako berezi gogorra dela azpimarratu dute. Izan ere, erreklamaziogileetako batek ere ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen eta haietako askok ez dute ez soldatarik ez laguntza-sarerik.