Arratsaldeko 19:30ean jende katea egingo dute itsasadarraren bi aldeetatik eta 20:00etan ekitaldi nagusia izango da.
Horrez gain, jende katera helduko diren lau zutabe ere abiatuko dira Bilboko auzo ezberdinetatik. Zutabe horiak adibidez Irala, Errekalde, Indautxu eta Zorrotza auzoek osatuko dute, eta Errekalde plazatik, Ametzolako parketik eta Indautxuko plazatik igaro ostean, Salve Zubira helduko da. Zutabe berdeak ordea, Zurbaran, Uribarri, San Inazio, Arangoiti eta Deustu auzoak barnebilduko ditu. Honen ibilbideari dagokionez, arratsaldeko 18:30ean Trauko kaletik abiatuko da Salve Zubiraino. Era berean, Deustualdeko zutabea 19:00etan hasiko da Done Petri plazan.
Abusuk, Bilbo Zaharrak, San Frantziskok eta Zabalak zutabe urdina abiatuko dute 19:00etan Bilbo Zaharreko plazatik, eta 19:30ean Zubizurira helduko da. Amaitzeko, zutabe morea Otxarkoaga, Santutxu, Atxuri eta Alde Zaharra auzoek osatuko dute. Hau, 18:30ean Egunkaria plazatik abiatuko da eta 18:45ean San Anton zubitik igaro ostean, zutabe urdinaren antzera, 19:30ean Zubizuri parera helduko da.
Bilboko neska* gazteen deialdia
Bilboko Gazte Sare Feministak, mobilizazioa egingo du arratsaldeko 20:30ean Udaletxetik abiatuta Zazpi Kaleetarantz.