Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' liburua aurkeztuko du bihar Bilbon

uriola.eus 2020ko abe. 15a, 11:34

Irudia: Asisko Urmeneta, Durangoko Azokan egindako aurkezpenean. / Erroa Argitaletxea

Aurkezpena Euskaltzaindiaren egoitzan izango da abenduaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. 

Durangoko Azokan aurkeztutako Sugarren mende liburu berria aurkeztuko du bihar Asisko Urmenetak Euskaltzaindiaren egoitzan. Idazleak Durangoko Azokan azaldu bezala, liburu honek sorginen eta sorgin ehizen inguruko hainbat mito desegiten dira liburuan: "mendetako isiltasuna urratu dugu, mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez". 

Izan ere, agiritegietan, unibertsitate-tesietan eta liburuetan egindako ikerketa zabal baten emaitza da Sugarren mende liburua eta Erroa argitaletxeak, Gure Berriak komunikabideak eta Lapurdi 1609 elkarteak argitalpenean parte hartzeaz gain, hainbat udalerrirekin lankidetzan ekoitzitako lana ere bada. 

Osasun neurriak direla eta, biharko aurkezpenaren edukiera mugatua izango da, aretoan soilik 35 pertsona sartu ahalko dira. Hortaz, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, hurrengo estekan.