Mende laurden betetzen ditu gaur Bilboko Kafe Antzokiak. Nahiz eta ospatu ez, 25 urte luze hauetan "Kafe Antzokia posible egin duten guztiak" aipatu ditu kaleratutako oharrean: "teknikariak, zerbitzariak, programatzaileak, sukaldariak, zaindariak, djak, garbitzaileak, bulegariak; bai eta Antzokitik pasa, tragoxka hartu, bazkaldu, kontzertua entzun, hitzaldira etorri, goizeko ordu txikietararte dantzatu, artista, lagun, bidaide guztiak; eta bereziki, euskarak eta kulturak Kafe Antzokia bezelako espazioak behar zituela ikusteko argitasuna eta iragarmena izan zutenak".
Horiei guztiei eskerrak eman eta etorkizuna emankor eta oparo ikusten dutela irakur daiteke testuan, "musikaz, bertsoz, jaiz, antzerkiz eta dantzaz betea" alegia.
Mende laurden jendetsua ospatzeko momentua heldu bitartean, "Kafe Antzokiak 25 urte" egitasmoa aurkeztu dute gaur. Oro har, Kafe Antzokiaren ibilbidean zehar igarotako lagunen zein ikusleen testigantzak bilduko dituen bideo sorta. Testigantzez gain, zuzeneko emanaldien irudiak eta ibilbideari lotutako momentu esanguratsuak ere eskainiko ditu egitasmoak.
Bertatik igarotako hainbat artistek zoriondu dute gaur sare sozialen bitartez Kafe Antzokia.
Zorionak eta urte askotan ❤️ @kafeantzokia #animo! https://t.co/tvsE0BFvUS
— Mikel Urdangarin (@txatxamatxali) December 15, 2020
Zorionak eta eskerrik asko @kafeantzokia . Faltan botaten jarraitzen dogu.
— Aitor Etxebarria (@EtxebarriaMusic) December 15, 2020