Gorri, laranja, hori eta berde koloreko semaforoaren bitartez sailkatzen ditu Eusko Jaurlaritzak 5000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrien intzidentzia tasa. Irudian ikus daitekenez, Bilbo eremu gorrira igaro da atzeman diren azken 182 positiboak kontuan hartuta.
Azken 14 egunetan guztira 1755 kasu berri atzeman dira Bizkaiko hiriburuan eta gaur gaurkoz, Bilbo ez ezik, Balmaseda, Amorebieta, Durango, Gernika eta Lekeitio dira besteak beste eremu gorrian dauden udalerriak.