2021/01/21 19:30

Elkarretaratzea

Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Albiako lorategietan

Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Albiako lorategietan
Albiako lorategiak, Bilbo

Gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa. Fiskaltzak bakoitzarentzat 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna askatasuna eskatu du, armak, munizioak eta lehergaiak helburu terroristekin gordailuan jartzea egotzita. 

Epaiketa salatzeko eta bi gazteei elkartasuna adierazteko Albiako lorategietan elkarretaratzea deitu du gaur Ernai Bilbok, arratsaldeko 19:30ean. 

Halaber, Amurrio eta Gasteizeko herritarrek sortutako  “Ankerkeriari STOP! Aitor eta Galder aske!” plataformaren bitartez, egoera salatzeko manifestu bat kaleratu dute eta dagoeneko 2930 sinadura baino gehiago bildu dituzte.