Larunbatean manifestazioa egingo du Ekologistak Martxanek

uriola.eus 2021ko urt. 25a, 13:59

"U30 aldaketaldia" izeneko ekimenaren baitan "bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial berria salatzeko" mota guztietako jarduerak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek. Bilbon manifestazioa egingo dute larunbatean arratsaldeko 17:30ean Kale Nagusiko Eusko Jaurlaritzaren egoitza ondotik Bizkaiko Foru Aldundi parera arte. 

Kaleratutako oharrean irakur daitekenez, "agintari politikoek, orain krisi sanitarioaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta krisia areagotzen jarraitzen duten honetan" trantsizio ekologiko bat helburu izango duen jendartea aktibatu eta saretzeko beharra azpimarratu dute bidean eman beharko den "norabide aldaketa" batekin batera. 

Hori dela eta, larrialdi ekosozialari lotutako salaketa edota aldarrikapenak egiteko deialdia zabaldu dute urtarrilaren 30ean: "hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak, argindarraren gehiegizko garestitzearen aurrean enpresa elektrikoek egindako lapurretak salatzeko kontzentrazioak, bizitza erdigunean jartzearen aldeko ekintzak..."

Zaldibar Argitu plataformarekin bat

Otsailaren 6an urtebete egingo du Zalbibarko zabortegia erori zenetik. U30 ekimenaren bitartez Joaquin Beltran langilearen gorpuak lurperatuta jarraitzen duela gogorarazi eta Zaldibar Argitu plataformak egun horren harira antolatuko dituen ekimenak zein elkarretaratzeak babesteko deia zabaldu du Ekologistak Martxanek, besteak beste "gertatutakoaren argibideak eskat eta egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko asmoz" 

Une honetan U30 Aldaketaldia prestatzen ari diren eragileak honako hauek dira:
AHT Gelditu! ELKARLANA, Asociación de trabajadoras no domesticadas, Asociación Ecofeminista Ola sin Plástico, Asociación ecologista Otxaran-Zalla, Berdez Bizi, Bilboko Auzo-elkarteen federazioa, Bilboko Errekalde auzoko AUTOPISTA KANPORA plataforma, Bilboko Fridays For Future, Biziz Bizi, Butroi Bizirik Trantsizioan, CCOO, CGT, Eguzki, Ekologistak Martxan, ELA, Euskal Gune Ekosozialista, Euskal Herriko Emakume Mundu Martxan, Extinction Rebellion Bizkaia, Gatikako Autopista Elektrikorik EZ, Greenpeace, Güeñes Bizia, Hitz&Hitz, LAB, Lurgaia, Makatzak Arratiako Ekologistak, Meatzaldea Bizirik, Mungiko Errota gaztetxea, Nasti de plastic Bizkaia, No Más Colillas en el suelo Bizkaia, OMAL, Ondarroako Eguzki, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Orain Ardura, STEILAS, Sukar Horia, Supersur EZ, Uribe Kostako koordinakundea (Azkorri Bizirik, Getxoko auzokideak, Asociación de afectados por el río Gobela, Sopelako Hipermerkatuari EZ!, Berango Lurraren defentsan, Erandioko Auzokideok, Auzokoa Herrikoi Elkartea, Herri Bideak Kate Barik, Plataforma por la defensa de la Vega de Lamiako, Leioa Martxan, SOS Kurkudi eta Gune Uribe Kosta), Zain Dezagun Urdaibai, Zaldibar Argitu, Zalla Bai eta Zero Zabor Bizkaia Erakundea.