"Adizkinator" euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa sortu dute

uriola.eus 2021ko urt. 27a, 12:22

Euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa da "Adizkinator" eta erabiltzaileei modu erraz eta azkarrean aditzak jokatu eta bilatzeko aukera ematea du helburu. 

Euskara ikasleen beharrei erantzuteko sortu zuen Uribe Kostako AEKko irakasle batek aplikazio hau joan den urtean eta 2021ean argitaratu du. Erabiltzaileak bilatu nahi duen aditza berehalakotasun handiz lortzea du helburu. Horretarako aplikazioak adizki guzti-guztiak biltzen dituela azaldu dute.

Aplikazioa ezagutzera emateko asmoz, bideo bat argitaratu dute.