Azken bi urteetan zendutako euskaltzainak omendu zituen Euskaltzaindiak pasa den ostiralean

uriola.eus 2021ko ots. 1a, 10:23

Euskaltzaindiak urtarrileko lehen Ageriko bilkura baliatu du azken bi urteetan hildako bost euskaltzainei gorazarre egiteko. Horrela, iaz zendutako Jean-Baptiste Etxarren, Angel Ibisate, Pierre Andiazabal eta Joan Mari Torrealdai omendu ditu Akademiak; baita 2019ko abenduan zendu zen Juan Antonio Letamendia ere.

Andres Urrutia euskaltzainburuak zendutako euskaltzainek euskara eta euskal kulturarekiko erakutsi zuten “konpromiso irmoa” azpimarratu du gaurko ekitaldian, eta euskara eta euskal kultura sustatzeko guztiek egin zuten ahalegin “izugarria” goraipatu du.

 Erakundeetako ordezkarien hitzak entzun ostean, Jose Antonio Mujika euskaltzain urgazleak Juan Antonio Letamendia euskaltzain urgazlearen hilberri-txostena irakurri du eta gaztetan euskaldunduta, euskalgintzan emaitza bikainak eskaini zituela esan du, eta baita euskarazko komikigintzan ale bikainak eskaini zituela ere. Adibide gisa aipatu ditu, besteak beste, euskara ikasteko berak ezarri zuen Jalgi Hadi metodoa, Bakarka saila edo Euskaltzaindian eginiko lan eskerga, batez ere, Dialektologia batzordean.

 Jean-Baptiste Etxarren euskaltzain urgazlearen izena eta izana gogoratu ditu Coyosek hilberri-txostenean: “Euskal Herria zuen maite, eta bereziki Nafarroa. Mugaren bi aldetan txoko gehienak ezagutzen zituen”. Nafar guztien arteko elkartasunaren sustatzaile porrokatua izan zela adierazi du. Herria astekarian publikatu zituen artikulu ugari eta zenbait liburu ere.

Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazleak Angel Ibisate euskaltzain urgazlearen bizitzako pasadizoak irakurri ditu. Urte askotan Gasteizko Elizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari izan zen. Orduan hasi zen haren ikerketa-lana. Gainera, Martínez de Madinaren arabera, “iturrien ezagutza handiari esker, beste autore batzuen lanak datu berriez hornitu zituen Ibisatek”.

 Xipri Arbelbide ohorezko euskaltzainakAndiazabalen apaiz eta itzultzailea "euskarazko liturgiaren aita” izan zela adierazi du: “Pierreri zor diogu, besteak beste, eliza guztietan dozena mila aletan zabaldua dagoen Igandetan Elizan liburuxka, mezako otoitz eta kantuekin hornitua”.

 Azkenik, Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak Joan Mari Torrealdaieuskaltzain emerituaren ibilbidea gogoratu du “euskal kulturaren gidaria eta behatzailea” dela azpimarratuz.

 Ekitaldia Joxan Goikoetxea musikariak eta Klara Mendizabal abeslariak girotu dute, Goikoetxeak berak moldatutako hiru pieza interpretatuz: Xabier Leteren hitzak dituzten Nafarroako azken erreginak Donapaleun eta Jardin bat zuretzat.

 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail