Duintasunaren Aldeko elkarretaratzea deitu du OEEk otsailaren 6an Bilbon

uriola.eus 2021ko ots. 3a, 12:48

Tarajal martxa ospatuko da datorren asteburuan 2014ko otsailaren 5ean gomazko piloten eta gas negar-eragileen bidez hil zituzten pertsonak oroitzeko. Hori dela eta, kontzentrazioa egingo da otsailaren 6an Moyua Plazan 17:30ean.

Otsailaren 5ean streaming bidezko mahai-ingurua egingo da Youtubetik 19:00etan eta larunbatean kontzentrazio eta ekitaldiak egingo dira 17:30ean Moyuan.

Herrialdeen arteko muga igerian zeharkatzen eta Tarajal hondartzara (Ceuta) iristeko ahaleginetan zeudela Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren arabera, Guardia Zibilak 14 pertsonari bizia kendu zien. Urte horretatik aurrera, Duintasunaren Aldeko martxa egiten da Ceutan. Ekitaldi horretan, ehunka pertsona eta 150 erakunde baino gehiago biltzen dira, pertsona horien oroimenez eta Espainiako hegoaldeko mugetan egiten diren itzulketak, itzulketa espresak eta giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko.

Covid-19-aren ondorioz, aurten ez da kontzentrazio jendetsua egingo Ceutan. Hori dela eta, martxako antolakuntza-taldeak ekintzak, sinboloak eta keinuak egiten aritu da egoera berri honi alternatibak bilatzeko.

Aipatu bezala, Bilbon elkarretaratzea deitu dute larunbatean pertsona horien omenez.