Hitzaldien ardatz nagusia lurraren historian gertatu diren aldaketa globalak aztertzea eta giza-koronabirusen jatorrian eta bilakaeran sakontzea izango da. Ekitaldia doan ikusi ahal izango da, zuzenean zein streaming bidez. Hala ere, bertaratzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretik sarrera online eskatzea ‘Bilbao Kultura’-ren webgunean. Bertaratutakoek gizateriaren zein planetaren etorkizunaz gogoeta egiteko aukera izango dute.
Estibaliz Apellanizek “Aldaketa globalak Lurraren historian: norantz goaz?” hitzaldia eskainiko du. Planetaren iragana arakatu eta historiak hutsegiteak ez errepikatzeko ematen dituen irakaspenak ateratzen saiatuko da honen bidez. Guillermo Quindósen eskutik, “Giza-koronabirusen jatorria eta eboluzioa” izango da eta aurretik izandako hiru pandemia mehatxagarri eragin dituen eta koronabirus berriaren jatorria, bilakaera eta hedapena aztertuko ditu.
Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen duen Bidebarrieta Zientifikoa zikloari dagokio.
Hizlariak
Estibaliz Apellaniz Ingunza geologoa eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasle titular erretiratua da. Goi Kretazeoko eta Paleogenoko gertaera paleoklimatikoak, paleoekologikoak eta paleobiologikoak ikertu ditu, batez ere mikrofosilen azterketan oinarrituta.
Guillermo Quindós Andrés Mikrobiologiako Katedraduna da UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Bere karreran, 22 Doktorego Tesi zuzendu eta mikrobiologia eta gaixotasun infekziosoei buruzko 300dik gora argitalpen idatzi ditu. Zientzia dibulgazioan ere dihardu zenbait komunikabidetan.