Argazkineta ekimena martxan dago San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrieta auzoetan

uriola.eus 2021ko ots. 4a, 13:07

San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian San Inazio, Elorrieta, Sarriko eta Ibarrekolanda auzoen inguruko erakusketa ikusgai egongo da otsailaren 26ra arte, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 20:30era. XX. mendean auzoak nolakoak ziren erakusten dituzten argazki eta dokumentuak ikusteko aukera egongo da.

Auzotarrek parte hartu dezaten martxan jarritako ekimena da Argazkineta, eta auzoen historia berreraiki eta sakontzea du helburu, Bilboko auzoetako bizilagunen dokumentazioa eta testigantzak bilduz. Azken emanaldi honekin, auzokoen laguntzari esker, ia 1800 argazki eta 100 dokumentu baino gehiago digitalizatu dira, besteak beste, bideoak, postalak eta prentsa-ebakinak.

Bertaratu ezin dutenentzat Argazkineta Showaren ekitaldi osoaren bideoa ikusgai egongo daYoutuben.