2155. urtean kokatzen da jokoa. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua euskara hartu eta beraien bizilekura eramatea da. Horren aurrean, jokalariek ordubete dute hori ekiditeko eta bertatik atera ahal izateko.
Sarrera dohainekoa da. Bi txanda egingo dira ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldetan. Lehengoa 16:30etatik 17:30etara eta bigarrena 18:00etatik 19:00etara. Beraz, aldez aurretik, erreserba egitea ezinbestekoa da. Lau pertsonako taldeetan jokatu beharko da eta 13 urtetik gorakoak izan behar dira guztiak, beti ere, gutxienez adin nagusiko pertsona bat egonda.
Zer da ihes-gela bat?
Jolasaren xedea gela itxi batetik ateratzeko modua aurkitzea da. Gaiaren arabera, lortu beharreko helburua ezberdina izaten da. Talde lanean jolasten da, hori dela eta, bertatik irten ahal izateko jokalari guztien artean zenbait jolas eta asmakizun askatzean datza.