Elkarteko irakasle lantaldean sortu dituzten karta jolasak sei karta sorta dakartza eta haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko aukera ematen du: puntuari erantzutea (laguntza gisa oinak emanda), azken puntua eta oinak harturik kopla edo bertsoa osatzea, 4 edo 8 oinak emanda puntutan zein bertsotan egitea, gaiak sortzea (pertsonaiak, egoerak eta emozioak konbinatuz), errimatzen duten kartak lortu eta kantuan aritzea, eta pasa hitza jolasarekin asmakizunak igartzea.
Azaldu dutenaren arabera, bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango diote. Gainera, karta jolasak PDF fitxategian eskuratzeko aukera ere zabaldu dute, bertsoeskola.eus atarian.