Kolektibo horretako kideen arteko topaketarako eta sinergietarako gune bat sortzea da ekimenaren xedea. Horretarako, hainbat jarduera egingo dira, horien artean, bideo grabazioak, kontzertuak, hitzaldiak, workshop-ak musika-sorkuntzaz, sormenaz, edizio grafikoaz edo Social meda direlakoez, eta musika-joera berrien gaineko podcast-ak.
Saioetara presentzialki joateko aukerarik ez da egongo, baina grabatuak izango dira eta ondoren, Bilbo Gazte-ren sare sozialen bidez zabalduko dira jendeak ikusi ahal izateko.