Donostiako Zinemaldiko 68. edizioan estreinatu eta "giza eskubideen urraketa beldurgarri eta errepikakorrak jasotzen dituen artxiboko irudien bidez egindako lanari esker ona adierazteko” Euskal Zinemaren Irizar Sariaren aipamen berezia jaso ondoren, Iruñeko, Donostiako, Bilboko eta Madrilgo zinema aretoetan ikusi ahal izango da Atera Films ekoiztetxe eta banatzailearen eskutik.
Dokumentalean Ion Arretxek, Mikelekin batera atxilotua izan zenetako batek, bere testigantzak eta jasandako torturen inguruko gogoetak partekatzen ditu. Horrekin batera, garaiko artxiboko materiala eta hildakoaren familiaren eta kasuarekin zerikusia duten pertsonen testigantzak biltzen ditu, hala nola, anaiak, ilobak, Garbiñe Garate Mikelen ama eta beste hainbat pertsonen testigantzak.
Helburua dokumental hau ahalik eta leku gehienetan erakutsi ahal izatea dela adierazi dute Ahotsa.infok eta Izar Filmsek, beraz, estreinatu ondoren, hainbat zinema-jaialditan aurkeztuko da, areto komertzialetan, zine-aretoetan eta herri eta hirietako zentro kulturaletan.